jueves, 1 de diciembre de 2011

GABONETAKO KANPAINA "BAI POSIBLEA"

Familia agurgarriak:

Urtero bezala, EDUKIONTZI SOLIDARIOAREN kanpaina abian jartzen dugu. Eskola-elkarte osoari esker, lurraldeen arteko elkartasuna gauzatzen dugu hemengo irakasleek, ikasleek zein gurasoek Boliviakoekin elkarbanatze  dutelarik. Gure GKE tik, “Hego Amerikarekin elkartasuna” (HAE) parte hartzeko gonbidapena helarazi nahi dizuegu.

Gogoratuko duzuen bezala, azken urteetan Espainiako ikastetxe menetar guztiok edukiontzi hau igortzeaz arduratzen gara. Guztira 6.000€ bildu behar izaten dugu, Txilerako bidaia (itsasontziz), Txiletik Boliviarainokoa (errepidetatik) eta Boliviako aduanatik materiala ateratzeko ordaindu behar dena barnean daudelarik.

Elkarrekin, guztion bihotz zabaltasunari esker, lortzen dugu. Hori dela eta, berriro zuen laguntza eskatzen dizuegu. Aurten iazko kanpainaren egitura bera errepikatuko dugunez ikaslegoa  proiektuaren buru izango da, horrela elkartasunera hurbiltzeko aukera eskaintzen diegu. Datozen egunetan irakasleek zein tutoreek informazio gehiago eskainiko diete.

Bi aukera proposatzen dizkizuegu:   ahal duzuen neurrian, ekonomikoki lagun dezakezue   edo ondoko materialak ere helarazi dizkiguzue:

·        Haur Hezkuntza: haur-oihalak, behatz-pintura(ikasle batzuen artean adibidez), esne-hautsa

·        Lehen Hezkuntza: margoak,  puzzleak, errotuladoreak edo eskola material antzekorik.

·        D.B.H: kirolerako arropa (kamisetak, baloiak, ...), koadernoak edo karpetak.

·        Batxilergoa: higienerako materiala (xanpu, gel, xaboia, hortzorea…)



            Honetaz aparte, EGOERA ONEAN  dauden OINETAKOAK, JAIOBERRI ETA UMEENTZAKO ARROPA (4 urte arte) ere hartuko dira. Boliviako amatxiek eta aitatxiek opariren bat ekar dezakete bildutakoarekin batera bidaltzeko.

Horretaz aparte, aurten hurrengoaren premia dutela adierazi digute: maindireak, edredoiak, sukalderako tresnak, Biologia, Filosofia, Psikologia eta Natur Zientzietako kontsultarako liburuak, kanpin-dendak, tapakiak eta oinarrizko botikinak.



IZAN ZAITEZTE ASKEAK AHAL DUZUEN NEURRIAN LAGUNTZEKO.

Norbaitek edukiontzia bidaltzeko finantzazioan  parte hartu nahi izatekotan,  ondoko kontu korronteak dituzue Caja Madrid: 2038 1077 10 6000560290; BBK: 2095 0232 57 3830806828 Caja España 2096 0203 91 3163026400. Kanpaina 2012ko urtarrilaren 20a arte (ostirala) zabalik izango duzue.



Beti bezala,  zuen laguntza eskertu nahi dizuegu eta balizko dudak argitzeko prest gaituzuela gogoratzen dizuegu.                                              

Agur bero bat                  

No hay comentarios:

Publicar un comentario